EROMEKANIKA liburua

Liburu bat, pertsonarteko eta instituzioarteko erotismo eta potere-mekanismoei buruzkoa.

Eromekanikaren pertsonaiak, rol eta egoera anitzetatik pasatzean, tonu erotikoaz, dominazio eta sumisio, erakarketa eta higuin, limurtze, mirespen, menpekotasun eta asaldura sozialeko jokoetan dihardute,: kartzela, eskola, hospitale, lan, erlijio, kontsumotik… ibiltzen dira, haien pasio eta estrategiez makina sozialaren bielak, pistoiak, bujiak, birabarkiak, burdinagak eta transmisio labainaraziz.

“Eromekanika”-ren barruan aurkituko ditugu: liburuari bidea eman dioten performancetako elkarrizketa dramaturgikoak; eszena bakoitzaren fotomuntaiak; kolaboratzaileen testuak (Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Xabier Erkizia, Idoia Zabaletarenak…) sexu, aktibismo, teknologia soziala, artearen eromekanikaz… eta EPLC taldeak egindako performance-en irudiak.

Autorea: Saioa Olmo // Argitaletxea: IDEATOMICS // Hizkuntzak: euskara, gastelera eta ingelesa edizio ezberdinetan // Tamainua: 12,5 x 16,5 zm // Orri zk.: 192 // ISBN: 978-84-608-4142-5

Prezioa: 15 € (+ bidalketa-gastuak)


Erosi

EROMEKANIKA liburua


Biotracks

Ibilbide artistiko eta pertsonalaren ideiari buruzko liburu bat, 2000 eta 2014ren artean Saioa Olmok egindako proiektuak bateratzen dituena. Testuak: Xabier Sáenz de Gorbea, María Mur, Diego del Pozo, Santiago Eraso, Nekane Aramburu, Maria José Aranzasti, Aiora Kintana, Haizea Barcenilla, Concepción Elorza, Vicente Arlandis, Zaramari, Ricardo Antón eta Ainara Martín. DVD batekin doa, "Hamaik Urte Dantzan" bideokreazioa, Pilar Baizanen "Artea su tartean" and Unai Requejoren "Samoa Olio".

Autorea: Saioa Olmo // Argitaletxea: IDEATOMICS // Hezkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa // Neurria: 24,5 x 16,5 cm // Orrialdeak: 208 // ISBN: 978-84-617-0991-5

Salneurria: 24 € (+ bidalketa-gastuak)

Erosi