Noiz: Bisita+tailerreko saioak: irailaren 21, 29 eta 30ean, eta urriaren 28an. Soinu instalazioa: urriaren 13tik 20ra, Iturfest jaialdiaren barruan.
Non: Bizkaiko Arkeologi Museoan (Bilboko Prim kaleko sarrera-pasadizoan).
Zer: Proyecto sobre el legado inmaterial de las personas del presente hacia las generaciones del futuro.
Nortzuk: Saioa Olmoren proiektua, Iturfest jaialdiaren barruan, Arkeologi Museoaren kolaborazioaz. Eusko Jaurlaritzaren kultura sailaren laguntzari esker.
Eskerrak: Mikel Arce, Enrike Hurtado, Ricardo Antón eta nire familiari.
Weba: http://susurrandoelfuturo.wordpress.com eta http://souncloud.com/susurrandoelfuturo

Imajinatu al duzu inoiz zure burua etorkizuneko pertsona batekin hitz egiten? Pertsona horri zerbait transmititzea gustatuko litzaizuke? Zu ez zaudenean iraungo duen mezuren bat?
Agian zure bizitzako momenturen batean ikasi duzun zerbait? Akaso aholku bat? Beharbada soilik hitz batzuk bera disfruta dezan?

Galdera hauen inguruan "Geroa Xuxurlatzen" proiektua kokatzen da, etorkizuna eta orainaldiko belaunaldien arteko harremanei buruzko proposamena. Ekimen honen bidez, kolektiboki gogoeta egingo dugu, XXI. mendeko pertsonak XXIII mendeko pertsonei xuxurlatzen helarazi egin ahal diegun ondare ukiezinaz.