Noiz: "EROMEKANIKA. Makineria sozialaren erotika" liburuaren soinu-aurkezpena uztailaren 12an 19:30tan.
Non:
Anti Liburudendan, Dos de Mayo kalea 2, Bilbo.
Zer: Makineria sozialaren fluxu libidinosoei buruzko proiektu bat.
Nortzuk: Saioa Olmoren proiektua, hainbat pertsonekin garatuta haien ataletan. Performanceak EPLC kolektiboarekin garatu ziren (Ixiar García, Nuria Pérez, Naiara Santacoloma eta Maider Urrutia) + Iván Roy Batty. Argitalpenerako autore batzuen erreflexio-testuekin osatuta dago: Xabier Erkizia, Idoia Zabaleta, Diego del Pozo, Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Nestor Makno eta Javier de Rivera, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzari esker argitaratua izan da.
Eskerrak: Vicente Arlandis, Olatz de Andrés, Matxalen de Pedro, Txelu Balboa, Ricardo Antón, Mariajosé Aranzasti, Arantxa Lauzirika y Mawatress.

Símbolos eromecánica

 

Eromekanika, fluxu erotiko eta libidonosoak azpimarratzen dituen proiektu bat da, honelako instituzioak martxan mantentzen dituztenak: espetxea, hospitala, eskola, lana, politika eta sistema judiziala.

Kontroleko gailu ezberdinek erregulatutako makineria social baten parte gara. Hauek, atrakzio eta aldarapen indarrei esker dabiltza.  Perfektuki koipeztatutako mekanismo bat, biela, pistoi, bujia, birabarki, palanka… eta batez ere transmisio kateek osatutakoa. 

Eromekanikako engranajearen parte diren pertsonak, egoera eta rol ezberdinetatik pasatzen dira, doinu erotiko batez, dominazio, sumisio, limurtze, gorespen, adikzio eta taldeko kohesioko jokoak erabiliz.

Eromekanika, gertatzen den gune eta testuinguru ezberdinetara egokitzen da, bakoitzean garapen espezifiko bat sortuz.

 

EROMEKANIKA (liburua)

Eromekanika liburua egindako performanceen elkarrizketak biltzen ditu; eszena bakoitzako fotomuntaketaka; kolaboratzaile batzuen entseguak: Xabier Erkizia, Idoia Zablaeta, Diego del Pozo, Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Nestor Makno eta Javier de Rivera, soinu, performatibitate, arte, sexu, genero, aktibismo eta teknologia sozialen eromekanikaz hurrenez hurren.

 

 

EROMEKANIKA: Sarea

EROMEKANIKA inoiz baino birtualagoa bihurtzen da: gorputzak argi-pultsuak izatera pasatzen dira, hitzak soinudun uhinetako mapak, eta emozioak 0 eta 1etako katearen aldaketak bilakatzen dira. Bideo-dei kolektibo batek performance presentziala ordezkatzen du. Antzezpenetako esparruaren ordez, performer bakoitzaren etxearen intimitatea agertzen da. Gailu teknologikoak pertsonak erlazionatzeko erak markatzen ditu, makineria sozialaren eszena ezberdinetik ibiltzen diren bitartean.

2014eko Azaroaren 5ean, asteazkena, MEM – Arte Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdiaren parte bezala. Zuzenean ikusgai webgune honetan, youtube kanalaren bidez eta Wikitoki-tik.

Ekintzaren parte-hartzaileak: Txelu Balboa, Saioa Olmo, Nuria Pérez, Ivan Roy Batty, Naiara Santacoloma eta Maider Urrutia.

 

EROMEKANIKA: Museoa

Aldi honetan, Eromekanika, bideo formatoan aurkezten da. Donostiako San Telmo Museoan erakutsitako makina eta artefaktuei egindako grabaketa ezberdinak, Eromekanikako performancearen elkarrizketekin lotu dira. Honela, bideo eta esapideen elkarketak, esanahi, konparaketa eta erlazio berriak ahalbideratzen ditu, ikuslearen sormena eta interpretazioari irekita.

2014ko urriaren 25tik 2015eko urtarrilaren 18ra arte, Donostiako San Telmo Museoan, “Suturak. Cerca de lo Próximo” erakusketaren parte izanda, museoaren XX. mendeko industrializazioaren erakusketa iraunkorraren aldean proiektatuta.

Kredituak…. Ahotsak: Nuria Pérez, Saioa Olmo, Naiara Santacoloma, Ixiar García / Kolaboraketa: Maider Urrutia / Grabaketak: Ivan Roy Batty / Edizioa eta grafika: Saioa Olmo.

 

EROMEKANIKA: Eliza

Eromekanikaren hirugarren emanaldi honetan, zeremoniatsua, errituala eta irmoa dena, makina puntu-puntuan kokatzeko erabili da. Elizaren espazio eta sonoritate berezkoak doitasuna eta lasaitasuna ezartzen ditu. Ikonikoa eta sinbolikoa, aurkezten den egoera bakoitzaren aurretik doaz eta bideoko irudiek San Telmo museoan arretaz gordetako beste makineria batzuekin susmagaitzeko lotura berriak ezartzen dituzte.

2014ko martxoaren 14ean, ostirala, Donostiako San Telmo Museoaren Elizan.

Ekintzaren parte-hartzaileak: Ivan Batty, Ixiar Garcia, Saioa Olmo Alonso, Nuria Pérez Alcántara, Naiara Santacoloma Calvo eta Maider Urrutia.

 

EROMEKANIKA: Ateneo Libertarioa

EROMEKANIKA-ko bigarren emanaldi honetan, distantziak laburtzen dira eta ikuspuntuak ugaritzen dira. Araketa sentiberak, publikoa zirkuluan kokatua eta performerrak azaldutakoen artean. Beste alde batetik kontroleko gailu berri bat sartzen da ekintzan: komunikabideak.

2014ko urtarrilaren 31ean, ostirala, Bilboko Izar Beltz Zentro sozialean.

Ekintzaren kideak: Ivan Batty, Ixiar Garcia, Saioa Olmo Alonso, Nuria Pérez Alcántara eta Naiara Santacoloma Calvo.

eromecanica: el ateneo libertario

 

EROMEKANIKA: Eskola

EROMEKANIKA-ko lehenengo emanaldi honetan, eraikinaren beraren orma eta geletatik labaintzen dugu guru begirada, heziketarako espazioan bizitako balizko eskenak ebokatuz, gaurko erabilerak aurkituz eta erotismo eta kontrol sozialeko mekanismoen inguruko portaerazko egoerak sartuz.

2013ko azaroaren 23an egindakoa, Lutxanako eskola zaharretan, Plataforma Tiranteko Azaro Kulturalen programazioaren barruan.

Ekintzako kideak: Ivan Batty, Saioa Olmo Alonso, Nuria Pérez Alcántara eta Naiara Santacoloma Calvo.

 

eromekanika: eskola
eromekanika: eskola