Noiz: Larunbatean, Urriaren 6an, 18:30tik 20:30tara.
Non: Bilboko Casilda Andrearen Parkean. Elkargunea: "Adituen Iturrian" (Arte Ederretako Museoko kafetegiaren sarreratik gertu dagoen lau hoditako iturria, jolas parkearen eta kioskoaren artean dagoena).
Zer: Zuhaitzekin, zoruekin eta apaingarriekin elkarrizketan sartzeko ibilaldi bat, ekintza performatiboen, entzumenezkoen eta bisualen bidez.
Nortzuk: Saioa Olmo eta Raquel Meyersen proposamen bat, Colectivo Antek eta Amaia Molinetek antolatutako "Vis a vis" egitarauaren barruan.
Esker onak: Mikel Arce, Oihane Iragüen eta Marta Villotari.
Weba: https://antespacio.com/espacios/vis-a-vis-casilda/

Inguratzen gaituzten materialtasunekin hitz egiteko bestelako erak asmatzea eta praktikatzea, polita izan daiteke partea garen testuinguruarekiko harreman eta portaera alternatiboak frogatzeko.

Pasealdi hau datza gure testuingurua begirada ezberdin baten bidez exploratzean eta ezusteko egoeratan murgiltzean, gure buruak egoera berezitsuetan frogan ipintzea ahalbidetzean.