Noiz: 2012-tik 2017ra.
Zer: Praktika artistiko kolaboratiboak eta portaera sozialari buruzko ikerketa.
Nortzuk: Saioa Olmo ikerlaria eta M.Concepción Elorza zuzendaria, UPV-EHUko Arte eta Teknologiako Saila.
Web: http://transarte.wordpress.com

TRANSARTE, arte praktikak performatibo eta testuingurukoei buruzko ikerketa bat da. Jendearen kolaborazio eta partizipazioa behar duten arte proiektuak aztertzen ditu. Publiko eta ikuslearen kategoriekin apurtzen eta artista, artea eta pertsonen arteko erlazio berriak sortzen saiatzen diren arte eginkizunetan interesatuta dago. Estrategia artistikoen bidez prozesu kolaboratzaileen taldeko dinamikekin esperimentatzen du halaber.

Arte praktika partizipatiboetan zentratzeko interesa, inoiz ezer naturalizatutzat edo normalizatutzat ematearengandik dator. Artean ezarrita dauden formatuak, diziplinak, erakusteko espazioak  eta boterezko erlazioak ezinbestekoak ez direla pentsatzean oinarritzen da. Honek ideologia feministarekin modu estu batean erlazionatzen dugu eta barneratuta daukagu: ezarritako imaginarioa, estrukturak eta prozesuak, botearekin lotuta daude eta arte praktika batzuek imaginario kolektibo erradikalak eta berriak ezartzera lagundu dezakete.

Ikerketa, baieztapen egituratzaile batean oinarritzen da: arte proiektuek bere testuinguruan eraginak sor ditzake, prozesu eraldagarrietara batuz. Arteak berez, potentzial berezi bat du jendearekin konektatzeko eta ulertezinak diren errealitateak adierazteko. Hala eta guztiz ere,  batzuetan bere performatibitatea neutralizatuta geratzen da faktore ezberdinengatik: arte kategoriak ezartzen duen etxekotzearengatik (edozein gauza posiblea da artearen mugetatik ez bada ateratzen), pertsonak publiko-ikusle bihurtzeko joerarengatik, elite sozial baten gozamenarentzako ekoizpen bat bezalakoa ulertua izateagatik eta nahiz eta kritikarako esparrutzat hartuta izan, akziora pasatzeko asmorik ez duten pertsonengandik pertsonengana emateagatik. Ikerketaren zehar, artearen performatibitate soziala berresteko asmoa daukagu.

Hiru nahietan ezartzen da ikerketa. Aurrenik, praktika artistiko partizipatiboek eskaintzen duten esperientzia artistikoan sakondu: nola definitzen dugun esperientzia artistikoa eta zein eratan aurki dezakegun praktika hauetan. Bigarrenez, arte prozesu erlazionalak ikertu: estrategia parte-hartzaileak  banan-banan aipatu, partizipazio graduaren araberako parte-hartzaile motak ohartu eta taldeko dinamiken bilduma bat egin. Azkenik egoerak eta portaerak esanguratsuak probokatzean, esperientzia artistikoak eta eraldagarriak sortu.

Hau, ikerketa artistikoa da eta metodologia artistikoak erabiltzeko erabakitasuna du: material plastikoak, intuizioak, nahiak eta esperimentazioa lehenengo maila batean ipintzen ditu. Halaber ezagutza diskurtsiboak biltzen, aztertzen eta garatzen ditu, informazioa iturri bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak kontsultatzen eta elkarrizketak egiten. Tailerrak eta laborategiak antolatzen dira prozesu ikertzailearen zatia bezala, taldeko dinamikak, jokaerak eta portaerak aztertzeko. Eta ekoizpen finala moduan proiektu artistikoak proposatzen ditu.

Ikerketa honen gizartearentzako balioa, giza jarrera, jokabideak eta prozesua artistikoak gurutzatzean datza, beste pertsonentzat ere tresna emantzipatzaile bat izango delakoan.