ir a contenido

Hitzaldi-zikloa: “Monumentuarekin bizikidetzan”

Antolatzaileak: Gonzalo Laborra eta Federica TaviánReciclarte, Iruñea2007-11-02

“Erabili, bizi, gorrotatu eta komunikatzeko monumentuak”

 

“Monumentuarekin bizikidetzan” pertsona batek edo talde batek monumentu batekin izan dezakeen harremanari buruzko jardunaldiak izan ziren. Hitzaldi hauek Londresen egin zen etxe barruko arkitektura ikasleei zuzendutako tailer baten parte ziren. Larrasoaña herriko hainbat lokalizazio aztertu ziren, gai honen inguruko zenbait gauzatzeko.

“Erabili, bizi, gorrotatu eta komunikatzeko monumentuak” pertsona eta monumentuen arteko harremana islatzen duten proiektu artistikoen aurkezpena izan zen. Normalean, monumentu publikoak gogoratu, miretsi, omendu, balioa eman, iraun edota nortasunak indartu bezalako aditzekin identifikatzen dira. Baina badaude bestelako monumentu publikoak, azkenaldi honetan egindakoak, guzti hau kolokan jartzen dutenak.