Noiz: Aurkezpena: 2013ko martxoaren 2an, larunbata, 20:00etatik 22:00etara.
Non:
Deustuko irristatzeko pistan, Euskalduna zubiaren azpian, Bilbo.
Zer: “Hamaika Urte Dantzan” bideosorkuntza.
Nortzuk: Bideoa Saioa Olmo eta Iker Ugaldek egin dute proiektu kolektibo eta banakoen dokumentazio materialekin eginda. Aurkezpenean Unai Requejo vdj zuzeneko birnahasketa eta Dani Blanco-ren dokumentazioa izan genuen. Zona Verde Irristaketa eta EHU-aren kolaboraketarekin. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arte sorkuntzarako laguntza bati esker.

“Hamaika Urte Dantzan” aldi bereko deseraiki eta eraikitzeko bideosorkuntza bat da: bizitakoa deseraki, berriz orainaldian eraikitzeko. Etxe bat albo batetik eraikitzeko ekintza beste albo batetik desmontatzen den heinean.

“Hamaika Urte Dantzan” azken urteotan garatutako proiektu esanguratsuenetariko  pintzeladak biltzen ditu eta beste batzuenetakoak, oharkabekoagoak pasatu direnak baina irakumenerako klabeak ere ematen dituztenak. Bideoaren asmoa, garatutako praktika artistikoaren sentsasio bat ematea da, proiektu bakoitzaren deskribapen zehatz-mehatz bat egitea baino. Kollage moduko, flashaka egindako narrazio honek, idei, mugimendu eta objektuen elkarketa askeak sartzen ditu, okasiorako grabatutako materiala eta aurreko proiektuen bideoen arteko lotura berriak. Aurretik existitzen ez zen oroimen bat, eta oroimen guztiak bezala, egungo momentutik eraiki, hel egin eta moldatzen dena.

Bideoa antolatuta dago patinaje eszenen bidez (labaintzen joatea leku batetik bestera, proiektu batetik bestera joatea eremu berean) eta azken hamabi urtetan garatutako proiektuen dokumentazio materiala lotzeko ildo bezala balio dute. 

Deustuko patinaje pistan aurkezpenerako, Unai Requejoren kolaborazioa izan zen, bideorako erabilitako materiala zuzenean bernahasten eta material honi buruzko berrirakurmen berri eta pertsonal bat sortuz.