Noiz: 2009ko azaroaren 12, 13 eta 14an
Non: Cacereseko San Jorge enparantzako lokaletan eta zentro kulturalean
Zer: Identitate kreatiboari buruzko laborategia. Caceres desiratuaren eta errealaren oroipenen eta esperientzien ideakuntza.
Nork: Saioa Olmok asmatutako eta garatutako laborategia Gazte Ekimen kabineterako Caceresko “Hiri Kreatiboak Irudimen-Gizartean” kongresuaren barruan.
Web: http://souvenirporvenir.wordpress.com

Laborategiaren logoa

“Hiri Kreatiboak Irudimen-Gizartean” kongresuaren barnean “Caceres,  Identitate Kreatiboa” laborategia garatu zen “RECUERDEÑOS Y EXPEREÑAS” izenarekin. Artea, publizitatea edo marketing-en arloan lan egiten edo ikasten duten pertsonei zuzendua egon zen.

Laborategiaren helburua Cáceres Hiriko identitatearen elementuak garatzea izan zen, hauek oroigarri eta espertientzia-ikoniko bihurtzeko, Cacereseko egungo kulturaren aspektuak nabarmentzeko.

Horretarako dinamika ezberdinak antolatu ziren ikuspuntu ezberdinetatik gaira hurbiltzeko: aurkeztu ginen Caceres-i buruzko metaforekin, Cacereseko ideantitateaz lan egiterakoan gure helburu ezberdinen gainean gogoeta egin genuen. Halaber, jada nahiko erabilita izan diren elementu identitarioak seinalatu genituen eta aukera berriak bilatu genituen.

Emaitza gisa, lau jardunbide ezberdinak azaldu ziren. “Zarrios y Zaragallas” -ekin lexikoaren potentziala identitataren ezaugarri gisa eta elementu ludiko gisa aztertu zen. “En Cáceres como en casa” eta “Colgad@s por Cáceres”-ekin eszena pribatuak eremu publikoan sortzen esperimentatu zen, kaleetan interakzio berriak eta ekintza hauen objetu eratorriak asmatuz. “Caceres cuenta” arloak zenbait elementu komunikatibo proposatzen zituen hiriaren biztanleek kontatzen zituzten betiko elezaharren bidez.

Prozesuaren amaieran, erakusketa bat antolatu genuen eta emaitzen aurkezpena Alde Zaharraren lokal batzuetan egin zen, kongresura etorritako beste pertsonekin eta publiko orokorrarekin ideia hauek partekatzeko.

Laborategiaren momentu batzuk