Noiz: 2008ko irailetik gaur egun arte
Non: Euskadi
Nork: Haizea Barcenilla y Saioa Olmo bultzatutako proiektua da, Trocóniz Santacoloma Fundazioa eta Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioarekin. Proiektuaren bigarren zatia (2009-2010) Eduardo Hurtadok y Aloña Intxaurrandietak zuzendua egongo da Gasteizko Montehermoso Kulturgunearen "Artea eta Ikerketa 09" laguntzari esker.
Zer: www.wiki-historias.org

Wiki-historiak logoa

"WIKI-HISTORIAK genero ikuspuntu batetik nola sortzen den Artearen Historia aztertzen du, historia eraikitzeko modu berri bat proposatuz. Helburua da euskal testuinguruko artearen historia edo historiei buruzko kontakizun bateratzea, testuinguru horretan bertan parte hartzen dugun artista eta bitartekarion hitzen bidez.

Rekalde Aretoan Erreakzioak antolatutako "Hemen eta Orain!" programazioaren barnean, Wiki-historiak proiektuari buruz egindako aurkespena

Proiektua eremu ezberdinetan murgildu da:

Wiki-a
Proiektuaren tresna nagusia da, edizioa eta kontaketak gehitzea ikuspuntu ezberdinetik egiteko aukera ematen duena. Honek posible egiten du historia modu alternatibo batean esperimentatzen duen prozesu hau martxan jartzea, 2.0 web-a ematen dituen aukerei esker.

"WIKI-HISTORIAK HISTORIATUAK" tailerra
Historia birpensatzeko eta wiki-aren erabilera praktikoa emakumeei erakusketo balio zuen. Halaber, Arte Ederreko Museoan normalean ikusgai ez dauden emakume artisten bildumako lanak bisitatu ahal izan ziren.

Tailerra

Bisita gidatuak
Arte Ederretako Museoaren bilduma iraunkorraren erakustaretoetan garatu ziren, emakumeek Artearen Historian eta izan duten presentzia aztertu da eta arreta bereziki emanez emakumeek egindako arte-lanei,  aztertzeko modu berri bat proposatzen.

2009-3-26an egindako bisita gidatua

Elkartrukeak
Artista eta historiagile edota historia ikasleen arteko elkar-ezagutza informala errazteko ekimen bat izan zen.

Wiki-jaia
Bilboko “El Mono” lokalean ospatutako jai honek talde feminista ezberdinen aurkezpenak bildu zituen.

Wiki-jaia

Gaur egun zuzendario ezberdinen dokumentalak ikusi ondorengo videoforum-ak antolatzen ari dira, eta web-aren bertsio berri bat prestatzen ari da, ikus-eduki bisual gehiago sartzen saiatuz.