• Noiz: 2007ko apirilak 27
  • Non: Bilbo
  • Proiketua: Generoari eta lanari buruzko ikerketa da eta bide batez, lan esparruan emakumeen eskubideak lortzeko borrokan eredu izateagatik, Artiach galleta-lantegiko emakume langileei eginiko omenaldia ere.
  • Lan-tandea: Pripublikarrak taldeak pentsatutako eta garatutako proiektua da. Egitasmo hau Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumena Sailak eta Emakumea eta Garapen Lankidetza Sailak bultzatutakoa izan da eta babesleak Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia eta Cofesa izan dira. Koordinatzailea: Saioa Olmo; landa-lana: Aiora Kintana eta komunikazioa: María Mur Dean.
  • Webgunea: http://www.galleteras.net
Galleterak. Oroimen Bizia proiektuko logotipoa

Bilboko Udaleko Hirigintza Saila Pripublikarrak taldearekin harremanetan jarri zen Artiach galleta-lantegian lan egindako emakumeei omenaldi bat antolatzeko. “Galleterak. Oroimen Bizia”, emakumeen lana, askatasuna eta borroka  irudikatzen duen gremio baten oroimen historikoa berreskuratzen duen kultura-proiektua da. Proiektuaren helburua gaur egungo emakume langileei buruzko iritziak, eztabaidak edo elkarrizketak sustatzea da. Proiektu honek era berean, bakoitzaren barne-historiaren bidez, Bilbo hiriaren historia idatzi zuten emakume horiek guztiak bilatzeko eta gogoan izateko asmoa du. Artiach lantegiko (2007an izan da mendeurrena) langileak haien kemen, lan eta aldarrikapenei esker, Deustuko Erriberako industri garapenaren ikur bihurtu dira. Garai batean, zirgan, bakailao-lantegietan, jute-lantegietan, kalamua txirikordatzen, belak josten eta ontzi-industriaren beste hainbat jardueratan ere langile gehienak emakumeak ziren. Artiach lantegiko emakumeak eredu hartuta, jarduera desberdinetan lan egin duten emakume hauen guztien lanari eskainitako omenaldia da egitasmo hau.

“GALLETERAK. Oroimen Bizia” ekimenak gizarte industrialeko galleteretatik abiatuta eta diskurtsoa gaurkotuz, gaur egungo “galleterak”, alegia, gaur egun lan-esparruan hobekuntzak lortzeko borrokan dauden emakumeak bilatzea du helburu. Asmoa, beraz, iraganean arakatuz oraina bizkortzea da. Esparru askotariko emakumeek garatutako proiektua da, bakoitzak bere ekarpenak eginez. Beraz, “GALLETERAK. Oroimen Bizia” egitasmoak emakumeen lana begien bistan jartzeaz gain, sortu egiten du.

“GALLETERAK. Oroimen Bizia” omenaldiaren gauzatzea Zorrozaurreko lantegi zaharrean Artiach-eko emakume langileei eskainitako ekitaldia izan zen. Maite Ibáñez eta Marta Zabala historialariek idatzitako  “Las Galleteras de Deusto. Mujer y Trabajo en el Bilbao Industrial” izeneko liburua aurkeztu zen, langileei buruzko ikus-entzunezko dokumentala ikusteko aukera izan zen, soinu-instalazio bat egin zen eta “emakumea eta lana” gaiaren inguruko zenbait bideo emanaldi izan ziren: Jentilak taldearen “Sirgueras”; Sirimiri Producciones-en “Las Cigarreras”; María Ruidoren “Ficciones Anfibias” eta Precarias a la Deriva-ren “Derivas por la precariedad del trabajo femenino”, besteak beste.

Artiach fabrikako langile emakumeentzat egindako omenaldia