• Noiz: 2007ko martxoa eta 2006ko maiatza.
  • Non: Bilbo eta Andoain.
  • Proiektua: Generoaren inguruko paradoxei buruzko galderez apaindutako pegatinak.
  • Lan-taldea: Pripublikarrak taldearen proiektua.
Genero paradoxei buruzko galderak pegatetan kokatuak erantzunak bilatzeko

Generoaren gaiaren inguruan sortzen diren hainbat eta hainbat paradoxei erantzuna bilatzeko asmoz, gure kezketatik bertatik sortutako galderak pegatinetan jarri, pegatina horiek kalean banatu eta espazio publikoetan jarri genituen. Hasiera batean, guk geuk proposatutako galderak ipini genituen pegatinetan, baina beti ere, Pripublikarrak-en blogaren helbidea (gaur egun www.pripublikarrak.net/blog) erabiliz, blog horretan erantzunak bultzatzeko asmoz.

Andoaingo Bastero Kulturgunean egin zen “Ni Orain” erakusketaren ildotik, bertaratzen zirenek betetzeko pegatinak egin ziren. Hona hemen pegatinetan jarritako galdera batzuk: Zergatik bikini-operazioa? Zergatik deitu ninduten hartz igerilekura depilatu gabe joan nintzenean? Zergatik Athletic taldeko neskek ez dute soldatarik, mutilek dirutza irabazten duten bitartean? Zergatik dago orokorrean emakumeen gain etxeko lanak egitea? Zergatik da neskei zuzendutako autoa kakalardoa? Zergatik ezkutatzen dira emakumeen bularrak eta ez gizonenak?...

"Ni Orain" erakusketara joan zirenek betetzeko pegatak.