• Noiz: 2006ko ekaina.
  • Non: Bilbo
  • Proiektua: “Generando: arte, genero eta nortasuna mugimenduan” mintegian landutako ideiak hiritarrei hurbiltzeko asmoarekin egindako kale-ekintza.
  • Lan-taldea: Pripublikarrak taldearen proiektua da eta EHUko Bilbo Artea eta Kultura Jardunaldiek babestu dute.
Koktelazioak, aurkitu zure koktelazioa!, dastatu zure identitateak!, desadjetibizatu!, desnominalizatu!, aktibatu!

Hizkuntzak gure pentsatzeko modua antolatzen du eta gehienetan ez gara horretaz ohartzen, geure buruari buruzko pentsamenduetan eta besteekiko harremanetan berebiziko eragina duen arren.

Nortasunak aldatuz doaz eta bata besteari gainjartzen zaizkio. Ideia hau abiapuntu hartuta, Koktelazioak egitasmoak jolas bat proposatu zien oinezkoei: zeure buruaren nortasunen mapa egitea, baina zeure burua definitzeko izenak erabili beharrean (izateari dagozkionak eta estatikoak direnak), burutzen dituzun ekintzak erabiliz (dinamikoa, denboran zehar aldatuz doana). Honela, kirolaria naiz esan beharrean, kirola egiten dut esatea; emakumea naiz esan beharrean, emakume gisa bizi naiz; nekazaria naiz beharrean, lurra lantzen dut… Bakoitzak norberaren mapa bukatu ondoren, horren ordez koktel bat eman genion, non osagaiak nahastuta agertzen ziren azaldutako ekintzen arabera. Edateko prest dagoen nortasuna. Mapa guztiak oihal handi batean elkartu ziren jendeak koktelazio bakoitza besteekiko harremanean ikus zezan.

Ekintza Bilboko 4 lekutan egin zen (Udaletxe parean, Albia Lorategietan, Plaza Zirkularrean eta Arenalean) eta koktelazioen furgoneta batetik bestera ibili zen etengabe.

"Koktelazioak" akzioa Bilboko 4 tokitan suertatu zen furgoneta bati esker.